Eztabaidatzeko gogorik bai? Hauxe duzu aukera paregabea! Komenta itzazu zeure iritziak aurkeztuz.

domingo, 25 de noviembre de 2007

gaur 25, tratu txarrik ez!!1


Gaur mundu mailan tratu txarren kontrako eguna ospatzen da. Gu juztiziaz hitz egiten dugunez gai honetaz hitz egitea ideia hona iruditu zaigu.



Emakumeak urte askotan zehar tratutxarrak jasan behar izan ditugu. Urteak pasa ahala emakume eta gizon gehiagok beraien egoera salatzen dutenak.


Cantabrian gertaturiko asken hilketaren ostean, ba dira 69 emakume hil direla bere senargaien eskuetan.Biktima honekin 2006eko (68) eta 2005eko (59) zifrak gainditu dira.Eta oraindik lau hilketa posible gehiago ikertzen ari dira.Biktima hauengandik batzuk laguntza eskatu zuten Estatuari hil baino lehen.Hamaika eraotzaileen gainean urrun egoteko agindua zeukaten hilketaren momentuan; beste bat 2004ean atxilotuta izan zen baina gero askatu zuten emakumea ez zuelako karguak ipini...Adinari begira biktima gehienak 21-30 urte bitartean zeukaten(17 biktima), 31-40 bitartean (16), 41-50 bitartean (14), 51-64 bitartean (9) eta 18-20 urte bitartean (2).Jatorriari behira %39 etorkinak ziren eta beste guztiak Espainarrak.atzen hasi dira.


Honekin esan nahi dudana da: TRATU TXARRIK EZ!!!

bulimia

Bulimia janariak etengabe eta gehiegi ahoratzeko grina, jatorri psikikoa duenada eta anorexia aldiz jateko gogoaren galera anormala duzunean da.

Bulimia anorexia baino kasu gehiagotan eman ditu; bere eraso kopurua, laukoitza da anorexiarekin parekatuz gero. Bulimia ez da gauza oso eztabaigarria, baina publizitatea, eta modak egiten duen mina bai. NIre ustez anorexia zein bulimiaren arazo larriena, telebistan agertzen diren neska perfektuak edo dendetan dauden arropen zabalera da.
Herrialde garatuetan, emakumeen %80- ak egin du noizbait dietaren bat ; izan ere, gaur egun, mundu honetan etengabe ari zaizkigu esaten argala izatea dela moda, gorputz lirain batekin lortuko dela arrakasta.

Modazo aldizkari batek duen bezala, %70- ak argala egon nahi du. Hau ez da txarra, baina argaltzeko, laxanteak, botaka egitea edo “dieta milagroak” erabili ezkero ez dute ezer onik lortuko.

Gaitera eskoletan, umeek, fisikoari garantís handia ematen diote. Gehiengoak itsusiak zein lodi dauden mutil zein neskak zirikatzen dituzte. Hau ez da batere normala, baina estola zein istituto askotan gertatzen da.

Azkenengo urteotan bulimiari eta anorexiari garantís handia emanzaie. Adibide b at Italian anorexia daukan supermodelo baten iragarki bat jarri dute eta gaitera Espainia mailan Pasarela Cibelesen, 38-ko tailara heltzen ez diren modeloak ezin dira kastinera aurkeztu. Honek txorakeria bat dela emango du, baina Espainiako gendea bere ideología aldatzen hasi da.

Neska gazte batzuk beraien “idolo”-ren antza hartzeko argaltzen hasi dira, eta (bulimia dauketen pertsonek) argaltzeko modurik errrezena botaka egitea da.Argaltzeko, dieta orekatu bat egin behar da. Argaltzeko dietaren bat jarraitu nahi eskero, hobe da endokrinoarengana jotzea. Argaltzeko helbueruz egiten ditugun dietak ez dauka anorexia eta bulimiaren zerikusirik, baina bestelako faktore tartean egonik, horiek ere ager daitezke. Argaltze prozesuak jarraitua izan behar du, organismoa egoera berria egokitu dadin. Pisu galera bat- batekoa bada, berehala bereganatuko ditugu galdutako kiloak.

Beraz, telebistan zein kalean ikusten ditugun gorputz asko eukitzeko arazo Larica Auki ditzakegu. Beti gogoratu: dieta orekatu bat egin behar da.

sábado, 24 de noviembre de 2007

GAZTEAK eta DROGAK

Gazteak eta drogei, substantzia psikotropo naturalak zein sintetikoak, nerbio-sistema zentralari eragiten diotenak eta hartzen hasiz gero menpekotasuna eragiten duetunei buruz hitz egingo dugu eta gai honen inguruan kontrako jarrera daramagula azaldu.

Gazteen artean alkohola, tabakoa eta kanabisa dira zabalduenak, bai heldueengan eta bai adin txikikoen artean ere.

Lehenik eta behin, gero eta gazteago hasten dira drogak hartzen, errazago dutelako droga aurkitzeko, izan ere lehen baino errezago eta merkeago erosi daitezkeelako.

Lehen aipatutako hiru substantzia horiek kontsumitu egiten dira, baina badago drogarik kontsumitzen ez duenik ere. Komunikabideek gazteen irudia itxuraldatzen dute eta denbora osoan edaten agertzen diren talde bat bezala erakusten dizkiete ikusleei. Gurasoek programa horiek ikusten dituzte eta horren ondorioz, kalera ateratzen diren bakoitzean telebistan esaten dena egiten dutela uste dute.

Gazteak alkohola kontsumitzen dute zeren alkoholarekin batzuek bere burua ausartago ikusten baitute, ondo pasatzen dute,… . Egia da gazte batzuk pasatu egiten direla, ez dutela kontrolatzen eta oso mozkor jartzen direla.

Familia arazoak, komunikazio txarrak eta konfiantza falta, gazteak kontsumitzera bultzatzen dituzte, nahiz eta hori arrazoi garrantzitsuena ez izan. Norbaitek kontsumitzeko ohitura badu, bere bizitzaren hainbat alderdi okertu daitezke, besteak beste, familiarekiko harremana eta eskola errimendua. Gorputzak, drogak kontsumitzearen zenbait ondorio pairatzen ditu; hala bihotzeko, biriketako eta gibeleko arazoak, nola gaixotasun metalen bat izateko aukera handia dagoen.

Taldeak egindako presioak droga kontsumitzera bultzatzen du. Inork ez du nahi taldeko arraroena izan eta taldekoen onespena lortzeko, talde guztiak egiten duena egiten da.

Kanabisa lortzeko gazteek oso erreza dute zeren edozein lekutan lortu baitaiteke edo bestela bakoitzak bere etxean edo beste edozein lekutan landatu egiten dute. Batzuek kontsumo propiorako eta beste batzuek gero kalean saltzeko.

Nahiz eta legeak adin txikikoei tabakoa saltzea debekatu, hainbat lekutan oraindik ere saldu egiten da.
Droga kontsumitzen duten gazte gehienek, hainbat arazo izaten dituzte eskolan ez dutelako haiek daukaten guztia ematen.

Hau guztiaren ondorioz, eta beste argudio askoren ondorioz ere, gazteek drogak ez kontsumitzearen alde gaude zeren drogekin haiek konturatu gabe beraien bizitzarekin poliki-poliki akabatzen baitute, nahiz eta gazteentzako drogak kontsumitzea joku bat izan.

lunes, 19 de noviembre de 2007

torturak

Prentsaren errepaso bat egin eta titularrak eta kronikak irakurrita, giza eskubideen inguruko mezuak nonahi agertzen zaizkigula ikusten dugu, baina hitzen esanahia etengabe bihurritu eta kontzeptuen zentzua manipulatu egiten da. Torturaren aurkako taldea esaten duen bezala torturaren ondorioz bost hildako aurkitu dira (Joxe Arregi Izagirre, ESteban Muruetagoina Scola, Mikel Zabalza Garate, Gurutze Iantzi Igerategi eta Xabier Kaldarsoro Golmaio) eta sauritu gehiago. Poliziak(guardia cibilak, España mahaian, beraien "boterea" erabiltzen dute ira kentzeko. Urteak pasa ahala tortura kasu gehiago agertzen hari dira esan beharra da Espaiña maila osoan Ertzaintzak kasu gutxien isladatu ditu. Gai honekin nire burua oso zihur daukat! STOP TORTURAK! Gizaki guztiok eskubide berdinak baditugu kartzelan zein eskolan zein edonon eskubide hoiek eukitzen zegitu behar dugu.

Zeuek zer uste duzue?

anoreхιaren ĸonтraĸo azĸen pυвlιzιтaтe-ĸanpaιnιa

Bidezkoa al da gaixotasun baten aitzakia erabiliz zure enpresaren publizitatea egitea? Eta publizitate hori jendea gaixotasun batekiko arduratsua izan dadin erabiltzen bada? Horixe bera gertatu zen Nolita enpresa italiarraren azken publizitate-kanpainiarekin, pasaden irailaren 24an.


Anorexia jateko gogorik ez izatean datzan gaixotasun fisiko eta psikologikoa batez ere da. Eragin oso kaltegarriak ditu; hala nola, pisua era desegokian galtzea, eta heriotza ere gaixotasun honen ondorio arruntenetako bat izan daiteke. Hariarekin jarraituz, lehen aipatu bezala, pasaden iraliaren 24an Nolita enpresak hemen eskuinean agertzen diren argazkiak kaleratu zituen, anorexiaren kontrako iritzia agertaraziz. Argazkietan ikus daitekeenez, anorexiaren ondorioz gehiegizko argaltasuna duen emakume bat ageri da “No-Anorexia” hitzekin.Hainera argazki hauek (Oliviero Toscani argazkilari famatuak eginak) Milanenko Emakumezkoen Modaren Astea ospatzen zegoela argitaratu ziren. Anorexiaren aurka egiteko era interesgarri eta egokia izan zen hainbat arrazoiengatik.

Lehenik eta behin, anorexia gaixotasun oso larria eta kalte larriak eragiten dituela gendeari ulertarazteko era egokia da, Nolita enpresak, Giorgio Armanik, Osasun ministrak etab. ere esan duten bezala. Argazki hain zorrotz eta gogorren bidez jendea anorexiaren garratziaz arduratzea lor daiteke; eta baita kasu askotan hau saihestea ere, irudiek eragindako inpresioaren ondorioz. Hori horrela delarik, publizitate-kanpaina honen mezua argia eta zuzena dela argi dago: anorexiaz hitz egitean, gaixotasun oso arriskutsua dela ulertarazten du.

Era berean, moda enpresa batek gaixotasun hoenkiko erantzunkizuna izatea harritzekoa bada ere, (moda askotan honen eragile nagusi bat baita), pozteko berria da. Modaren arabera, argala eta polita izan beharra dago, eta honen ondorioz pertsona askok, modeloen antza izatearren, gaixotasun larri hau sufritzen dute. Kanpainia honetan, berriz, osasun baldintza hain txarretan dagoen modeloa agertaraziz, jenderengan osasunarekiko sentiberatasuna eragiten da; Flash&Partner-eko delegatuak esan duenez.Kasu honetan, modelo hitzaren kontzeptua aldatzean, hau itxura aldetik desatsegina delako, jendeak modeloekiko duen pentsaera alda daiteke, modeloak imitatu nahi ez izatea lortuz.

Jarraituz, aipatzekoa da argazki hauek mundu osotik hedatu direla. Horrek eragin handia izan dezake gizartean. Anorexia munduan zehar milioika pertsonek sufritzen duten gaixotasuna da, baina jendea ez da ohartzen egoeraren larritasunaz. Gaixotasun hau sendatzea oso zaila da, batez ere, gaixotasun psikologikoa delako. Beraz, esaerak esaten duenlez: “hobe aurrezaintzea, sendatzea baino”. Eta hori, hain zuzen, indartu zuen Osasun ministrak. Aragazkiak mundu osotik hedatzean, aipatutako esaeraren eragina lor daiteke hauen inpresioagaitik.

Hala ere, Anorexiaren Ikerketa eta Ikasketarentzako Elkartearen zuzendariak aipatutakoa esan beharra dago. Honen ustetan, gorputz hura eta era hain krudelean erakustea gehiegikeria hutsa izan zen. Eta neska gaixoei ez diela ezertan laguntzen gehitu zuen; izan ere, hoietako askok modelo horren argaltasunarengaitik inbidia izatera hel baitaizke.

Eta amaitzeko, Elikadura eta Pisu Arazoen Erakunde Italiarraren zuzendariak esandakoa aipatzea ondo legoke. Honek azaldu zuen bezala, gaixotasun larri bat arrunt bilakarazten da, eta helburu publizitarioarekin egin zela kanpainia.

Laburbilduz, anorexiaren kontrako azken publizitate-kanpainia gaixotasun honen kontra egiteko erarik onena izan da, mundu osotik hedatu baita. Horrela, jendea anorexiarekiko arduratsua izatea lor daiteke.

Lanen araberako notak

Batzuek txiste txarrak ipintzen dituzte beraien lanetan; beste batzuek "copia-pega"-z baliatuz osatzen dituzte; hainbatek bideo txotxoloak jartzen dituzte irakasleen baietza lortzen dutelarik. Eta benetan egin beharrekoa lantzen dutenei, berriz, kexaka aritzen zaizkie.

Zergaitik, ordea? Zergaitik nota hobeagoa lortzen dute esfortzurik gabe eta korrika egindako lanaren egileek, lasai eta ongi egindako lanaren egileek baino?

Galdera hauen erantzuna ebaluaketa bukatutakoan jakingo ditugu.

Ordurarte, kexak entzuten jarraitu beharra dago.

jueves, 8 de noviembre de 2007

Bat aske, bi atxilotu

Bart arratsaldean Santutxun bi lagun atxilotu zituzten Iñigo Muerza Santutxuko preso politikoari ongi etorria egiten ari zirelarik.

Iñigo Muerza, 7 urtez kartzelan egon ondoren ETA erakundearekin kolaboratzearen karguarekin, Bilboko Santutxu auzora bueltatu zen ongi etorria zain zuela. Nahiz hasieran ongi etorria debekatu zen, Santutxuko bizilagunak Ertzainarekin ongi etorria herriko tabernan egitea akordatu zuten. Baina pertsona gehiegi bildu zirenez bertan (300 baino gehiago) batzuk kalean geratu ziren. "Eusko Gudariak" abesten hasi eta berehala Ertzainek pertsonen kontra jo zuten indarraren bidez. Honen emaitza hainbat zauritu eta bi atxilotu izan ziren.

Beti indarra erabiliz, pertsonek obeditzearren, ez dute nahi dutena lortuko.