Eztabaidatzeko gogorik bai? Hauxe duzu aukera paregabea! Komenta itzazu zeure iritziak aurkeztuz.

lunes, 19 de noviembre de 2007

anoreхιaren ĸonтraĸo azĸen pυвlιzιтaтe-ĸanpaιnιa

Bidezkoa al da gaixotasun baten aitzakia erabiliz zure enpresaren publizitatea egitea? Eta publizitate hori jendea gaixotasun batekiko arduratsua izan dadin erabiltzen bada? Horixe bera gertatu zen Nolita enpresa italiarraren azken publizitate-kanpainiarekin, pasaden irailaren 24an.


Anorexia jateko gogorik ez izatean datzan gaixotasun fisiko eta psikologikoa batez ere da. Eragin oso kaltegarriak ditu; hala nola, pisua era desegokian galtzea, eta heriotza ere gaixotasun honen ondorio arruntenetako bat izan daiteke. Hariarekin jarraituz, lehen aipatu bezala, pasaden iraliaren 24an Nolita enpresak hemen eskuinean agertzen diren argazkiak kaleratu zituen, anorexiaren kontrako iritzia agertaraziz. Argazkietan ikus daitekeenez, anorexiaren ondorioz gehiegizko argaltasuna duen emakume bat ageri da “No-Anorexia” hitzekin.Hainera argazki hauek (Oliviero Toscani argazkilari famatuak eginak) Milanenko Emakumezkoen Modaren Astea ospatzen zegoela argitaratu ziren. Anorexiaren aurka egiteko era interesgarri eta egokia izan zen hainbat arrazoiengatik.

Lehenik eta behin, anorexia gaixotasun oso larria eta kalte larriak eragiten dituela gendeari ulertarazteko era egokia da, Nolita enpresak, Giorgio Armanik, Osasun ministrak etab. ere esan duten bezala. Argazki hain zorrotz eta gogorren bidez jendea anorexiaren garratziaz arduratzea lor daiteke; eta baita kasu askotan hau saihestea ere, irudiek eragindako inpresioaren ondorioz. Hori horrela delarik, publizitate-kanpaina honen mezua argia eta zuzena dela argi dago: anorexiaz hitz egitean, gaixotasun oso arriskutsua dela ulertarazten du.

Era berean, moda enpresa batek gaixotasun hoenkiko erantzunkizuna izatea harritzekoa bada ere, (moda askotan honen eragile nagusi bat baita), pozteko berria da. Modaren arabera, argala eta polita izan beharra dago, eta honen ondorioz pertsona askok, modeloen antza izatearren, gaixotasun larri hau sufritzen dute. Kanpainia honetan, berriz, osasun baldintza hain txarretan dagoen modeloa agertaraziz, jenderengan osasunarekiko sentiberatasuna eragiten da; Flash&Partner-eko delegatuak esan duenez.Kasu honetan, modelo hitzaren kontzeptua aldatzean, hau itxura aldetik desatsegina delako, jendeak modeloekiko duen pentsaera alda daiteke, modeloak imitatu nahi ez izatea lortuz.

Jarraituz, aipatzekoa da argazki hauek mundu osotik hedatu direla. Horrek eragin handia izan dezake gizartean. Anorexia munduan zehar milioika pertsonek sufritzen duten gaixotasuna da, baina jendea ez da ohartzen egoeraren larritasunaz. Gaixotasun hau sendatzea oso zaila da, batez ere, gaixotasun psikologikoa delako. Beraz, esaerak esaten duenlez: “hobe aurrezaintzea, sendatzea baino”. Eta hori, hain zuzen, indartu zuen Osasun ministrak. Aragazkiak mundu osotik hedatzean, aipatutako esaeraren eragina lor daiteke hauen inpresioagaitik.

Hala ere, Anorexiaren Ikerketa eta Ikasketarentzako Elkartearen zuzendariak aipatutakoa esan beharra dago. Honen ustetan, gorputz hura eta era hain krudelean erakustea gehiegikeria hutsa izan zen. Eta neska gaixoei ez diela ezertan laguntzen gehitu zuen; izan ere, hoietako askok modelo horren argaltasunarengaitik inbidia izatera hel baitaizke.

Eta amaitzeko, Elikadura eta Pisu Arazoen Erakunde Italiarraren zuzendariak esandakoa aipatzea ondo legoke. Honek azaldu zuen bezala, gaixotasun larri bat arrunt bilakarazten da, eta helburu publizitarioarekin egin zela kanpainia.

Laburbilduz, anorexiaren kontrako azken publizitate-kanpainia gaixotasun honen kontra egiteko erarik onena izan da, mundu osotik hedatu baita. Horrela, jendea anorexiarekiko arduratsua izatea lor daiteke.

No hay comentarios: