Gazteak eta drogei, substantzia psikotropo naturalak zein sintetikoak, nerbio-sistema zentralari eragiten diotenak eta hartzen hasiz gero menpekotasuna eragiten duetunei buruz hitz egingo dugu eta gai honen inguruan kontrako jarrera daramagula azaldu.
Gazteen artean alkohola, tabakoa eta kanabisa dira zabalduenak, bai heldueengan eta bai adin txikikoen artean ere.
Lehenik eta behin, gero eta gazteago hasten dira drogak hartzen, errazago dutelako droga aurkitzeko, izan ere lehen baino errezago eta merkeago erosi daitezkeelako.
Lehen aipatutako hiru substantzia horiek kontsumitu egiten dira, baina badago drogarik kontsumitzen ez duenik ere. Komunikabideek gazteen irudia itxuraldatzen dute eta denbora osoan edaten agertzen diren talde bat bezala erakusten dizkiete ikusleei. Gurasoek programa horiek ikusten dituzte eta horren ondorioz, kalera ateratzen diren bakoitzean telebistan esaten dena egiten dutela uste dute.
Gazteak alkohola kontsumitzen dute zeren alkoholarekin batzuek bere burua ausartago ikusten baitute, ondo pasatzen dute,… . Egia da gazte batzuk pasatu egiten direla, ez dutela kontrolatzen eta oso mozkor jartzen direla.
Familia arazoak, komunikazio txarrak eta konfiantza falta, gazteak kontsumitzera bultzatzen dituzte, nahiz eta hori arrazoi garrantzitsuena ez izan. Norbaitek kontsumitzeko ohitura badu, bere bizitzaren hainbat alderdi okertu daitezke, besteak beste, familiarekiko harremana eta eskola errimendua. Gorputzak, drogak kontsumitzearen zenbait ondorio pairatzen ditu; hala bihotzeko, biriketako eta gibeleko arazoak, nola gaixotasun metalen bat izateko aukera handia dagoen.
Taldeak egindako presioak droga kontsumitzera bultzatzen du. Inork ez du nahi taldeko arraroena izan eta taldekoen onespena lortzeko, talde guztiak egiten duena egiten da.
Kanabisa lortzeko gazteek oso erreza dute zeren edozein lekutan lortu baitaiteke edo bestela bakoitzak bere etxean edo beste edozein lekutan landatu egiten dute. Batzuek kontsumo propiorako eta beste batzuek gero kalean saltzeko.
Nahiz eta legeak adin txikikoei tabakoa saltzea debekatu, hainbat lekutan oraindik ere saldu egiten da.
Droga kontsumitzen duten gazte gehienek, hainbat arazo izaten dituzte eskolan ez dutelako haiek daukaten guztia ematen.
Hau guztiaren ondorioz, eta beste argudio askoren ondorioz ere, gazteek drogak ez kontsumitzearen alde gaude zeren drogekin haiek konturatu gabe beraien bizitzarekin poliki-poliki akabatzen baitute, nahiz eta gazteentzako drogak kontsumitzea joku bat izan.
Eztabaidatzeko gogorik bai? Hauxe duzu aukera paregabea! Komenta itzazu zeure iritziak aurkeztuz.
sábado, 24 de noviembre de 2007
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario